Kalitatea eta konfidantza
Kalitatea eta konfidantza
Esperientzia eta ezagutza
Bezeroarekiko zerbitzu aparta:
Ibilgailu baten bila?
Zein dira zure beharrak?
Zerbitzuak
Gure zerbitzuak
Ibilgailuen konponketa
Zure ibilgailuaren errendimenduan eta segurtasunean eragina izan dezakeen edozein arazo mekaniko edo elektriko diagnostikatu eta konpontzeaz arduratzen gara.
Ibilgailuen salerosketa
Zure autoa erosteko edo saltzeko aliatu perfektuak gara. Prozesu guztiaz arduratzen gara, bidezko prezioak ebaluatu eta finkatzeaz, dokumentazioaz eta jabetza-transferentziaz.
Ibilgailuen inportazioa
Edozein ibilgailu mota inportatzen dugu Alemaniatik. Horrela, aukera hornituagoak lortzen ditugu, prezio eta egoera hobean. Prozesu guztiaz arduratzen gara eta xehetasun guztiak gardentasun osoz jakinarazten ditugu.
Ibilgailuen potentziazioa
Zure ibilgailuaren errendimendua maila gorenera eraman nahi dugu. Teknologia aurreratua erabiltzen dugu zure autoaren potentzia handitzeko. Aldaketa arduratsu eta pertsonalizatuen bidez, erregaiaren azelerazioa, abiadura eta eraginkortasuna hobetu ditzakegu.
Tapizeria zerbitzuak
Zure ibilgailuaren barrualdea zaindu eta hobetuko dugu. Zure eserlekuetako tapizeria, bolantea, ateko panelak eta aldaketa behar duen barruko beste edozein zati konpondu, garbitu eta ordezkatu dezakegu.
Karrozeria zerbitzuak
Zure ibilgailuan antzematen duzun edozein kalte edo higadura konponduko dugu. Harramazka eta mailatuetatik hasi eta pintura-konponketetaraino. Teknika zehatzak erabiltzen ditugu zure autoaren itxura eta funtzionaltasuna berrezartzeko.
FAQ
Ohiko galderak
Erosteko asmoa duzun ibilgailuaren arabera. 10.000€ edo gehiago balio badu, bai, merezi du, diru asko aurreztuko baituzu. Kasu gehienetan, Alemaniatik inportatutako ibilgailuak askoz hobeto hornituta eta oso ondo zainduta egoten dira.
Ez. Ibilgailuen fabrikatzaileek mugak ezartzen dituzte. Eusk Performance-n segurtasun-muga hori errespetatzen dugu. Potentziazioari esker, ibilgailuaren errendimendua hobetzen dugu, kontsumoa murrizten dugu eta, oro har, bere egoera hobetzen dugu.
Lehenik eta behin, ibilgailua prestatzen dugu IATa pasatzeko, eta, gero, bezeroak hala nahi badu, autoa IAT zentrora eramaten dugu Eusk Performance-tik. Horrela, bezeroak ez du hitzordua eskatu behar, ezta bestelako eragozpenik hartu behar ere, gu arduratzen baikara guztiaz.
Bai, lehenik eta behin ibilgailuaren prezioa finkatu beharko genuke. Merkatuko prezioak aztertuko genituzke eta autoaren egoera baloratuko genuke. Bidezko prezioa proposatuko genizuke, eta ados bazina, erosketari ekingo genioke. Titulartasuna aldatzeaz ere ardura gaitezke, prozesu osoa eta ahalik eta errazena eskaintzeko.